Nafarroako Gazteen mailako Lau T´erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memoriala aurrera doa. Atzo jardunaldia jokatu zen Etxarrenen, eta jokatutako 4 partiden artean, Etxarriko Gure Pilota taldeko Ansotegik 15 eta 18 irabazi zion Zugarraldeko Villanuevari eta Oberenako Cuairánek 18 eta 2 hartu zuen menpean Arbizuko Aldabide taldeko Lima.
Gaur beste jardunaldi bat jokatuko da Lekunberrin. Tartean, Gure Pilotako A. Araña, I. Araña eta Otxoa lehiatuko dira.
Atzoko Etxarrengo emaitzak
Villanueva (Zugarralde) 15 / Ansotegi (Gure Pilota) 18
Otxotorena (San Migel) 16 / Lerga (Zugarralde) 18
Cuairán (Oberena ) 18 / Lima (Aldabide) 2
Baleztena (Zugarralde) 18 / Torrecillas (Beti Onak) 7
Gaur, 18:00etan, Lekunberrin:
Arizaleta (Zugarralde) / A. Araña (Gure Pilota)
Otxoa (Gure Pilota) / Galartza (Larraun)
Oskoz (Oberena) / I. Araña (Gure Pilota)
Arribillaga (Ardoi) / Marin (Zugarralde)