Sei liburutegik Uribe gonbidatu dute

Guaixe 2017ko aza. 1a, 19:05
Kirmen Uribe. Argazkia: www.kulturklik.euskadi.eus

Arbizuko, Etxarri Aranazko, Urdiaingo, Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko liburutegiak estreinakoz elkarlanean ari dira. Eta horren emaitza Kirmen Uribe idazlearekin antolatutako solasaldia izanen da. Idazle ondarrutarraren obra egilearen ahotik zuzenean ezagutzeko aukera ezin hobea izanen da hori. Hitzordua azaroaren 17rako jarri dute, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Saioaren aurretik Uriberen obra ezagutzera emateko irakurketa gida sortu dute liburutegiek. Idazlearekin solasaldi hori Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Zerbitzuaren laguntzari esker posible izan da.