Ibarreko gazte asanbladetako kideak Sakanako gazte eguna aurkeztu zuten ostiralean. Ziordia izanen da ospakizun hori hartuko duen herria, azaroaren 11n, larunbatean. Ibarreko gazteak elkartzeko egitaraua zabala prestatu dute, baina dena ez da festa izanen. 10:30ean hasita lau gairen inguruko mintegi bana izanen da: lana, feminismoa, euskara eta errepresioa. Gazte asanbladetako kideek haietan parte hartzeko deia egin dute. Bide batez, egun horretan antolatutako bertso-bazkarian izena eman nahi duenak ohiko tokietan egin dezake. Saats Karasatorre eta Idoia Granizo ariko dira bertsotan.