Sakanako mintzakide taldeak hasi dira elkartzen. Talde txikiak dira eta haietan euskara praktikatu nahi dutenak elkartzen dira. Batzuk euskara ikasleak dira, mihia askatu nahi dutenak. Besteak mihian herdoila hartutakoak eta hitz-jarioa berreskuratu nahi dutenak. Talde guztietan euskara gehiago dakiten pertsona bat egoten da, elkarrizketa biziak izateaz arduratzen dena.
Elkartu eta nahi dutena egiten dute: mahaiaren bueltan hitz egin, kafea hartu, paseatu, zinemara joan… Euskara praktikatu nahi dutenek sortutako talderen batean sartzeko aukera dute. Bestela, izena eman eta talde berria sortzeko aukera egon liteke. Horretarako, 600 482 024 telefonora hots egin, sakana_mintza@aek.eus e-postara idatzi edo Facebook-eko Sakanako Mintzakideak profilaren bidez harremanetan jarri. Gainera, www.sakanamintza.blogspot.com bloga kontsultatu dezakezu. Informazio gehiagorako Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura edota AEKren Itsasi euskaltegira jo. Mintzakide programa doakoa da.
Mintzakide taldeak | |||
Herria | Eguna | Ordua | Tokia |
Irurtzun | Astelehena | 09:00 | Pikuxar |
Ostirala | 17:00 | Pikuxar | |
Arratsaldean | Iratxo elkartean* | ||
Arbizu | Asteazkena | 17:30 | Liburutegia |
Urdiain | Asteazkena | 19:30 | Liburutegia |
Altsasu | Astelehena | 16:00 | Koxka taberna |
Ostirala | 09:00 | Kaixo taberna | |
Ziordia | Asteartea | 16:00 | Liburutegia |
*Azaroan hasteko. |