Garcia de Eulate, Alberto Martinez eta Ruben Mendieta bikain Gotorlekuko lasterketan

Guaixe 2017ko aza. 7a, 11:48

4.644 korrikalari lehiatu ziren larunbat gauean Iruñeko lasterketa berezian

Larunbat gauean Iruñeko Harresien Lasterketa jokatu zen, Kirol Bat Triatloi Taldeak antolatutako gaueko lasterketa, Iruñeko Gotorleku eta Harresietan barna gauzatu zena. Gotorlekuan eta Harresietan, ilunean, irudi politak utzi zituzten korrikalariek. Proba arrakastatsua izan zen oso. Arratsaldean 400 txikik hartu zuten parte “Pirata” lasterketan. Eta horiei proba nagusietan aritutako 4.644 korrikalari batu behar zaizkie. Izan ere, 3 distantziatan jokatu zen lasterketa: Harresien Lasterketa (15 km), Gortorlekuko Lasterketa (10 km) eta Forteko Lasterketa (5 km).

Euria eta hotzari aurre eginez aritu ziren korrikalariak. Forteko Lasterketan (5 km) lehia oso estua izan zuten korrikalariek eta Pablo Lassa (15:48) eta Alicia Carrera (18:07) gailendu ziren. Ruben Mendieta sakandarra 11.a sailkatu zen (16:43). Gotorlekuko Lasterketan (10 km) Javier Nagore (33:39) eta Rocio Martin (41:04) izan ziren txapeldunak. Sakandarren artean, Sergio Garcia de Eulate seigarrena sartu zen (35:04) eta Alberto Martinez zortzigarrena (35:32). Eta proba nagusian, Harresien Lasterketan (15 km) emozioz betetako proban azkenean Ibai Alba (50.23) eta Ana Llorens (59:02) irabazi zuten.

Aipatzekoa da sakandar ugari lehiatu zirela, baina antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriaren edo bizitokiaren daturik eman eta ezinezkoa izan zaigu duinezko sailkapena egin ahal izatea.