Alderdi sozialistak Nafarroako Kontu Ganberari eskaera egin dio: “Iñigo Aritza zentro pribatuak egindako gastuak udalak bere gain hartu dituela jakin dugu. Azalpen politikoez aparte legalki aztertzea merezi du”. PSNko hezkuntzako bozeramaile Carlos Gimenoren iritziz “Eskola Publikoarekiko bidegabekeria da udal diru publikoarekin zentro pribatuen gastu korronteak edota eraikuntzako mantentze eta hobekuntza lanak udal diru publikoarekin ordaintzea”. Horregatik, azken sei urteak aztertzea eskatu dio Nafarroako Kontu Ganberari, “araudia betetzen duten aztertzeko”.