Nafar Ateneoak eta Golemek zinema-gidoia zikloa antolatu dute, gaur hasi eta larunbatera arte Iruñean izanen dena. Bi mahai-inguru eta bi filmaren emanaldiak iragarri dituzte. Aurreneko filma gaur izanen da eta egokitutako gidoia izanen da hizpide. Gai horren inguruan hizketatuko dira Patxi Amezkua gidoigilea eta Helena Taberna zinemagilea altsasuarra, Gregorio Belinchon kazetaria moderatzaile dela. Tabernak La buena nueva (2009) filma egiteko Marino Ayerraren No me avergoncé del evangelio liburuan oinarritu zen eta Acantilado (2016) filma Lucia Etxebarriaren El contenido del silencio nobelan inspiratu zen.