Ansa txapelduna

Guaixe 2017ko azaroaren 8a

Gartzarongo Pilota Txapelketako helduen mailako txapelketa irabazi zuten Ansak eta Iruritak (Oberena)

Larunbat arratsaldean 33. Gartzarongo Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Kimuen, haurren, kadeteen, seniorren eta gazteen finalak jokatu ziren, 5 final guztira. Tartean, helduen mailan Oberena klubeko Ansa altsasuarrak eta Iruritak beraien taldekide Gartzia eta Cordon I izan zituzten aurkari. Ikusgarri aritu ziren Ansa eta Irurita eta 6 tanto eskasetan utzi zituzten bere taldekideak (22 eta 6). Hortaz, txapela Altsasura ekarri zuen Ansak.