Angel Mariezkurrenak antolatuta Iruñeko Baluarteko areto nagusian euskal kultura jaialdia hartuko du bosgarren aldiz, Iruñea Kantuan. Hitzordu horretan euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute, betiko eta egungo kantuak eskainiz. Mariezkurrenak azaldu duenez, emanaldiaren helburua ikus-entzuleen parte hartze aktiboa bultzatzea da. Horregatik, aretoko pantaila handian kantuen letrak emanen dituzte. Abesti ezagunekin batera dantzak ere izanen dira. Xabier Euskitze aurkezle dela makina bat musikari pasako dira oholtzatik. Horien artean dago Juanpa Agirre. Etxarriarra Akelarre talde ohiarekin zenbait kontzertu eman zituen udaberrian eta, gaur egun, 4nek taldeko kidea da.
Jaialdian honakoek parte hartuko dute ere: Txema Garzes (moldatzaile eta baxua), Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia), Juantxo Zeberio (pianoa), Asier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra), hala nola beste abeslari, koru eta artista batzuk: Iruñeko Orfeoia, Menditarrak, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Gontzal Mendibil, Urko, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal, Mendigoitiko Eskola Publikoko eta Sarrigurengo Joakin Lizarraga Eskola Publikoko ikasleak, eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak.