Azaroaren 19an Zaldierna-Valgañon, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko aza. 9a, 09:15

Mendi ibilbiderako izena ematea zabalik dago

Sakanako Mendizaleak taldeak hilean behin mendi irteera bat antolatzen du, autobusez. Azaroko irteera azaroaren 19an izanen da, baina autobusa antolatu ahal izateko izena ematea zabalik dago, azaroaren 16ra arte.

Errioxa aldera joko dute gure mendizaleek. Zaldiernatik aterata, Valgañon izango dute helburu. Autobusa azaroaren 19an goizeko 6:00etan abiatuko da Irurtzundik, eta Sakanako herrietan geldialdiak eginen ditu, izena eman duten mendizaleak jasotzeko. Ohiko tokitan eman behar da izena. Bestela, 639 117 631 telefonora hots egin daiteke.