Bidelagun elkarteko kideendako doako prestakuntza

Guaixe 2017ko azaroaren 11

Asko eta asko dira Berian mendia erakarrita Unanura joaten diren mendizaleak. Askok herrian bertan uzten dute autoa, handik aldapari heltzeko. Gertatu izan da autoa non-nahi aparkatu duena eta gero beste ibilgailurik pasa ezin zena. Egoera larria litzateke anbulantzia baten kasuan balitz. Halakoak eragozteko, Unanuko Kontzejuak aparkatzeko toki desegokiak direnetan marra horiak margotu ditu lurrean.