Errigorako kutxak asteartera arte eska daitezke

Guaixe 2017ko aza. 9a, 16:11

Sakanan barna hainbat puntutan eta www.errigora.eus web orrian egin daitezke eskaerak

Errigora elikadura burujabetza, euskara eta Nafarroa ardatz dituen ekimena da. Nafarroako hegoaldeko baratzeetako produktuak zabalduz eta salduz herrialdeko hegoaldeko euskalgintzarendako dirua lortzen du Euskarari puzka kanpainarekin. 25 ekoizleren produktuak jasotzen dira salgai dauden kutxetan. Asteburuan Ablitasen egindako auzolan handian Errigorako kutxak, txuriak eta beltzak, produktuz bete ziren. Eta, dagoeneko, banatzeko prest daude. Baina aurretik eskaerak egin behar dira eta hori asteartera arte egin daiteke.

Ekimenaren berri herriz-herri emateko Errigora karpa batetik bestera dabil eta, esaterako, Andra Mari ikastolara astelehenean iritsi zen. Eguraldiak ez zuen karpan uzten jarri, baina bai informazio mahaiak. Hura “mobilizazio eta herrilana indartu dituen zubigintza ariketa; karpa aitzakiatzat hartu eta eskuz esku elkarbanatzen ari garen testigua”.

Udaberrian
Errigorak Eskutik Eskura kanpainaren bidez, Nafarroako hegoaldeko ekoizleen eskuetatik kontsumitzaileenera zuzenean oliba olioa eta  kontserba ontzi salduko ditu. 

Errigorako kutxak eskatzeko tokiak
Herria Tokia
Irurtzun Pikuxar euskal txokoa
  Iratxo elkartea
Ihabar Gure Kaiola elkartea
Irañeta Txapel Azpi elkartea
Uharte Arakil Mendikoa kafetegia
Lakuntza Tania arraindegia
  Bitori janari-denda
  Aliprox
Etxarri Aranatz Portuko okindegia
  Kaxeta liburu-denda
Bakaiku Bakarrekoetxea elkartea
Iturmendi Aitzkozar elkartea
Urdiain Mareo taberna
Altsasu Portuko okindegia
  Biltoki taberna
Olatzagutia Barandi taberna
Ziordia Etxaleku taberna
Sakana Ikastolak
Sakana AEK
Sakana www.errigora.eus