Bidelagun turismo elkarteko kide direnak prestakuntza saioa izanen dute azaroaren 21ean. Hiriberriko kontzeju etxean izanen da, 16:00etatik 19:00etara. Bezeroari arreta eta gatazken kudeaketa gaien inguruan ariko dira. Doako prestakuntza sail batean lehena izanen da aipatutako hori. Hurrengo urtean gehiago izanen dira, izan ere, Bidelagun turismo elkarteak Laboral Kutxarekin hitzarmena sinatu. Finantza erakundea arduratuko da Sakanako turismo sektoreko eragileei trebakuntza emateaz. Horretarako hitzarmena sinatu dute Bidelaguneko presidente Alfonso Nuinek eta Laboral Kutxako ibarreko ordezkariak Irurtzunen berriki.