Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak Azarokotea kanpaina martxan du aurten ere. Elkarteko kide diren 48 establezimenduetakoren batean erosketa egiten duen guztiak 48 urdaiazpikoren zozketan sartuko da. Ordainketa egin ondoren norberaren datuekin eta harremanetarako telefonoarekin txartela bete eta establezimenduan utzi beharko dute. Txartela betetzen dutenek abenduaren 15ean jakinen dute zorionekoak diren eta urdaiazpikoa etxera eramanen duten.
Sakanako establezimenduek aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dutela eta eguberri erosketak ibarrean bertan egin daitezkeela, horixe nabarmendu nahi du elkarteak kanpainaren bidez. Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartetik gaineratu dutenez, “ibarrean bertan erosiz Sakanako ekonomiari eta herriak bizirik mantentzeari bultzada ematen zaio”.