OpenstreetMap euskaraz!

Guaixe 2017ko aza. 13a, 11:50

 

                                                                                                            

 

 

OpenStreetMap euskaraz!

 

OpenStreetMapek datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu, nahi

dituen edonorren esku jarriz.

Egunero doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, muga legal

edo teknikoak dituzte, jendeak datu hauek modu sortzaile zein

produktiboan erabiltzea ekidinez. Horri aurre egiteko asmoa izan zen

proiektu honen abiapuntua.

OpenStreetMap 5.000.000 erabiltzaile inguru dituen proiektu ireki, sozial

eta erraldoia da. Azkue Fundazioa Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin

elkarlanean, software-a euskaratzeaz bukatzen arduratu daProiektua

herritarren ekarpen librearen bitartez doa aurrera, eta orain ekarpen

horiek egiteko sistema osorik euskaraz egongo da, baita berarekin

sortzen diren beste aplikazio batzuk ere.

Bertako mapak GPS gailu mugikor, orto-argazki eta bestelako doako

iturrietatik ateratako informazio geografikoa erabiliz sortu dira, zein

jendearen mapeatze ekimen handien bidez. Kartografia hau Open Data

Commons Open Database License (ODbL) lizentzia irekiak babesten ditu

egun, sortu diren irudi eta datu basean gordetzen diren datu bektorialei

esker.

Ekarpenak boluntarioak dira, modu ireki eta partekatuan

egindakoak. Lankidetza bultzatzen duen proiektua da eta doakoa

izango den formatua. Ezaugarri hauek biltzen dituen proiektu berezi bat

lortzeko asmotan sortu zen OSM, eta helburu horiekin jarraitzen da

lanean. Bertan boluntarioek sortzen dituzten mapak oso erabiliak dira

beste milaka zerbitzuetan, baita Wikipediaren barruan berriki sortutako

mapa interaktiboetan ere. Mapak euskaraz izateak aukera ederrak

irekitzen dizkigu euskal hiztunontzat.