Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan, lehen zatian Amigó akaso Lagun Artea baino orekatuagoa ibili zen. Bi taldeek aukerak izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu. Bigarren zatian bi taldeak kontrako atera iritsi ziren gehiago, baina Amigókoen jaurtiketa batek Lagunekoen zurtoinan jo zuen eta lakuntzarren hiru jaurtiketa argik ere ez zuten Iruñakoen atean bukatu. Husnako berdinketarekin bukatu zen partida.
Etxarri Aranatzen, bestalde, Etxarrik Castillo de Tiebas hartu zuen. Bi taldeak parez pare aritu ziren. Etxarrik aukerak izan zituen, baina ez zituen gauzatu. Bigarren zatiko 60. minutuan soilik asistenteak ikusi zuen gol bat seinalatu zuen arbitroak, eta gol horrek garaipena eta hiru puntuak eman zizkion Castillo de Tiebasi. Etxarri saiatu zen, baina ez zuen markagailua aldatzea lortu.
Sailkapenean Infanzones da preferente mailako lider berria (20 puntu), eta gure bi taldeek behealdean jarraitzen dute. Lagun Artea 12.a da, 9 punturekin, eta Etxarri Aranaz 15.a, 5 punturekin. Asteburuan Castillo de Tiebasen kontra ariko da Lagun Artea eta Beriain izango du aurkari Etxarri Aranatzek.