68 sakandarrek Behobia eta Donostia lotu zituzten

Guaixe 2017ko aza. 14a, 11:07
Joxemari Mercerok bere 31. Behobia-Donostia osatu zuen. Argazkia: Javier Bergasa.

Egoitz Karrion irurtzundarra (1:15:30) eta Erkuden San Martin etxarriarra (1:31:29) izan ziren azkarrenak

Beste behin, korrikalarien festa handia izan zen igandean jokatutako Behobia-Donostia. Euririk gabe, korrika egiteko eguraldi elegantea zuten aurretik Irunetik atera ziren 25.486 korrikalariek. Eliteen mailan borroka handia izan zen eta, azkenean, Carles Castillejo (1:00:39) eta Aroa Merino (1:11:05) izan ziren txapeldunak.

Korrikalarien artean, 1.406 nafarrek lortu zuten proba despeditzea, haien artean, 68 sakandarrek, 54 gizonezkok eta 14 emakumezkok. Nafarren artean Mikel Etxamendi (1:09:20) eta Leticia Acereda (1:20:47) izan ziren azkarrenak. Sakandarren artean, gizonezkoetan Egoitz Karrion irurtzundarra gailendu zen, helmugara 297. postuan sartuta (1:15:30) eta emakumezkoetan, berriz, Erkuden San Martin etxarriarra, helmugan 4.103.a (1:31:29).

Merceroren 31 Behobiak
Aipatzekoa da Joxemari Mercero unanuarra. 78 urterekin, unanuarrak bere 31. Behobia-Donostia osatzea lortu zuen. “Gorputzak ahal duenera arte” korrikan jarraituko duela onartu zuen unanuarrak. “Urtero gehiago disfrutatzen dut” azaldu zuen. Gaineratu zuenez, erdi lesionatua dabil baina bere familiak ibilbide osoan emandako laguntzari esker, helmugara “oso ongi” iritsi zela.

Sakandarrak Behobia-Donostian (20 km)
Gizonak
1.Carles Castillejo (Viladecans):    1:00:39
297. Egoitz Karrion (Irur):    1:15:30
381. Alatz Agirre (Arb):        1:16:40
418. Iñaki Azkona (Irur):        1:17:02
648. Aritz Munarriz (Etx):    1:19:05
735. Alfredo Larraburu (Irur):    1:19:35
780.Mikel Satrustegi (Arru):    1:19:54
918. Alberto del Rio (Alts):     1:20:51
1.065. Fran Araña (Arb):        1:21:46
1.077. Iñaki Romero (Alts):    1:21:50
1.243. Jose Javier Maiza (Etx):     1:22:41
1.255. Gaizka Diaz de Garaio (Bak): 1:22:44
1.349. Aritz Etxeberria (Alts):    1:23:12
1.430. Asier Estarriaga (Etx):    1:23:37
1.635. Ioseba Iza (Arb):         1:24:28
1.795. Alejandro Pain (Alts):     1:25:03
2.213.Pedro Jose Rodriguez (Irañ): 1:26:42
2.256. David Mutiloa (Irur):    1:26:51
2.616. Asier Palacios (Alts):    1:27:55
2.620.Asier Leiza (Arb):        1:27:56
3.025. Luis Areta (Lak):        1:28:58
3.472. Jon Ander Fernandez (Alts): 1:29:56
3.774. Iñaki Paniagua (Alts):    1:30:43
3.944. Kaxi Estarriaga (Etx):     1:31:04
3.977. Imanol Guerrero (Alts):    1:31:10
4.127. Mikel Lopez (Alts):    1:31:31
4.168. Carlos Manero (Alts):     1:31:35
4.211. Xabier Zabalza (Arb):    1:31:43
4.287. Santi Agirre (Iturm):    1:31:55
4.400. Jota Rekalde (Irur):    1:32:12
4.433. Ruben Cantero (Alts):    1:32:17
4.436. Gorka Perianez (Alts):    1:32:17
4.513. Juan Pedro Ariz (Bak):    1:32:27
5.416. Eduard Casanovas (Irur):     1:34:27
5.498. Victor Isturiz (Irur):     1:34:38
6.541. Juankar Mogollon (Irur):    1:36:37
6.757. Koldo Isturiz (Irur):    1:37:02
7.722. Iban Martin (Arb):    1:38:37
8.130. Juantxo Azurmendi (Alts):    1:39:15
8.624. Iñaki Mauleon (Etx):    1:39:55
9.912. Alberto Agirre (Alts):    1:41:58
11.820. Raul Mendoza (Zior):     1:45:05
12.882. Mikel Tainta (Alts):    1:46:58
14.251. Peio Larraza (Alts):    1:49:07
14.707. Alvaro Rekondo (Lak):    1:49:51
15.946. Ruben Erbiti (Egiar):    1:52:09
16.294. Joxe Mari Mercero (Unanu): 1:52:44
16.785. Raul Moro (Etx):        1:53:39
16.887. Jose Ignazio Reparaz (Arb):    1:53:50
17.434. Aitor Etxaniz (Alts):    1:54:54
18.030. Aitor Beltza (Etx):    1:56:00
18.259. Ignacio Zapirain (Alts):    1:56:27
19.874. Jose Antonio Augusto (Alts): 1:59:47
23.024. Juan Migel Flores (Arb):    2:12:00
*Egoi Martinez deskalifikatuta

Emakumeak
77. Aroa Merino (Arrecife):    1:11:05
4.103. Erkuden San Martin (Etx): 1:31:29
5.836. Maitane Txueka (Arb):      1:35:20
5.888. Maider Iragi (Irur):    1:35:27
7.882. Rakel Sanchez (Etx):    1:38:52
8.151. Marian Ijurra (Arb):    1:39:17
9.069. Maria Goikoetxea (Etx):    1:40:40
12.596. Ainhoa Markinez (Olaz):    1:46:30
13.438. Mari Gwen Davies (Urd):    1:47:51
14.246. Bea Ligero (Alts):    1:49:06
16.775. Amaia Benjumea (Etx):    1:53:38
19.522. Laura Bergera (Arru):    1:59:00
21.788. Eider Carrion (Irur):    2:05:59
22.784 Belen Mendoza (Alts):     2:10:41
23.043. Mirian Palacios (Arb):    2:12:08