Igandean jokatu zen, Aldatzen, Euskal Herriko III. Mailako Txapelketako finala. Sei aizkolarik txapeldun izatea eta mailaz igotzea zuten jokoan: Jon Telletxeak (Beintza Labaien), Iban Resanok (Dorrao), Jokin Alkizaletek (Asteasu), Asier Pellejerok (Areso), Luis Mari Txapartegik (Gipuzkoa) eta Eloy Corcherok (Araia). Horretarako, hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar zituzten.
Luis Mari Txapartegi izan zen azkarrena (13:18). Gipuzkoarrak 22 segundo atera zizkion Iban Resanori (13:40) eta txapeldunordea dugu dorrobarra. Eloy Corchero hirugarrena sailkatu zen (16:40.34) eta Asier Pellejero laugarrena (16:40.37). Aipatu lau aizkolariek mailaz igotzea lortu zuten eta hurrengo urtean Euskal Herriko II. mailan ariko dira. Azkenik, Jokin Alkizalete bosgarrena izan zen (16:55) eta Jon Telletxea seigarrena (17:16).