Beunza eta Audikana Sakanako XIV. Atletismo Kopako buru

Guaixe 2017ko aza. 15a, 13:03

Beunza eta Audikana, Sakanako Herri Lasterketako sakandar onenen podiumean.

Kopa abenduaren 8an erabakiko da, Barricarteren Oroimenezko Lasterketan

Urriaren bukaeran Uharte Arakilen jokatutako Sakanako XVII. Herri Lasterketa eta gero, horrela dago Sakanako XIV. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria. Emakumezkoetan Izaskun Beunza da lehena, Ginesa Lopezen eta Leire Estarriagaren aurretik. Eta, gizonezkoetan, Raul Audikana doa buruan, Sergio Garcia de Eulateren eta Felix Benjumearen aurretik.

Orain arte lau probek puntuatu dute koparako. Hain zuzen ere, Sakanako Kopa-Lasa Kirolak Saria abenduaren 8an erabakiko da, Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatzen duen XXXVII. Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketa jokatzen denean.