Sakanako Futbol 8 Topaketak: Kimuen 4. jardunaldia Urdiainen

Guaixe 2017ko aza. 17a, 11:00

Igandean, 10:00etatik aurrera Urdiaingo futbol zelaian

Sakanako Mankomunitateak Sakanako Futbol klubekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean kimuen mailako 4. jardunaldia hartuko du Urdiainek. 6 taldek parte hartzen dute kimuen mailako Sakanako Topaketetan: Altsasuko Kaixo eta Tipi Tapa taldeek, Urdiainek, Etxarri Aranatzek, Olaztiko Sutegik eta Lagun Arteak.
Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol 8 Topaketak
Kimuen 4. jardunaldia
10:00etan: Etxarri Aranatz – Tipi Tapa
11:15ean: Kaixo – Lagun Artea
12:30ean: Urdiain – Sutegi