Horretan trebatzen ari dira 20 bat sakandar, zurrumurruen kontrako agente izateko. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak antolatutako ikastaroan parte harzen ari dira. Ikastaroaren helburua zurrumurru, estereotipo eta aurreiritzien inguruan hausnartu, eta nigandik desberdina denarekiko ditugun aurreiritzien oinarrian hausnartzea da. Horrekin batera, zabalduen dauden zurrumurruei aurre egiteko estrategiak eskaini, komunikazio eta estrategia emozionalak landuz. Aldi berean, beste pertsonekiko dugun ezagutza hobetu, aniztasunean elkarbizitza errazteko helburua du.
Ostiraleko saioan Zaska, Zurrumurruen Kontrako Nafar Sarearen eta Izaskun Andueza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle lakuntzarrak buru duen Zurrumurruak antzemateko tresna aurkeztu zituzten. Larunbatean, berriz, Raquel Moreno kataluniarrak, soziologian lizentziatuak, eta giza parte-hartzean espezialista, Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalak azaldu zuten. Ikastaroa ostiralean despedituko da. Zaskako kideek ikasitakoa praktikan nola jarri azalduko diete parte-hartzaileei.