Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memoriala azken txanpan murgildu da. Atzo txapelketako final zortzirenetako lehen lau partidak jokatu ziren Etxarrengo Aranburu pilotalekuan eta gaur gainontzeko lau partidak hartuko ditu Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuak. Atzo, Etxarri Aranazko Gure Pilotako Ansotegi txapelketatik kanpo utzi zuen Umore Onako Aizkorbek eta Arbizuko Aldabideko Olaetxeak, aldiz, aurrera egin du Ardoi klubeko Barriola menpean hartu eta gero. Gaur, Lekunberrin, Oberenako Ganboa eta Aldabideko Petriati ibiliko dira lehian.
Etxarrengo final zortzirenetako emaitzak
Aizkorbe (Umore Ona) 18 – Ansotegi (Gure Pilota) 9
Txoperena (Oberena) 18 – Roldan (Ardoi) 17
Olaetxea (Aldabide) 18 – Barriola (Ardoi) 8
Ariztegi (Txaruta) 18 – Agirre (Erreka) 14
Gaur, 18:00etan, Lekunberrin, final zortzirenak:
Apezetxea (Umore Ona) – Ganboa (Oberena)
Santamaria (Oberena) – Maya (Esteribar)
Telletxea (Erreka) – Elzaurdia (Bortziriak)
Petriati (Aldabide) – Arribillaga (Ardoi)