Ganboak eta Petriatik ez dute lortu Nafarroako Gazteen Lau t´erdian aurrera egitea

Guaixe 2017ko aza. 16a, 09:15

Soilik Olaetxeak egin du aurrera txapelketan

Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memorialean final zortzirenak jokatu dira egunotan. Asteartean, Etxarrenen, Etxarri Aranazko Gure Pilotako Ansotegi txapelketatik kanpo utzi zuen Umore Onako Aizkorbek eta Arbizuko Aldabideko Olaetxeak, aldiz, aurrera egin zuen Ardoi klubeko Barriola menpean hartu eta gero. Eta asteazkenean, Lekunberrin, gure pilotariek ez zuten zortea alde izan. Apezetxeak (Umore Ona) Ganboa (Oberena) txapelketatik kanpo utzi zuen eta Arribillagak  (Ardoi) bidean utzi zuen Petriati (Aldabide). Hortaz, soilik Olaetxeak egin du aurrera.

Lekunberriko final zortzirenetako emaitzak
Apezetxea (Umore Ona) 18 – Ganboa (Oberena) 5
Santamaria (Oberena) 15 – Maya (Esteribar) 18
Telletxea (Erreka) 18 – Elzaurdia (Bortziriak) 10
Petriati (Aldabide) 5 – Arribillaga (Ardoi) 18