Etxeberria eta Gonzalez Bio Racer Pista Trofeoko liderrak

Guaixe 2017ko aza. 22a, 13:00

Ilbeltzaren 21era arte guztira 9 pista jardunaldi jokatuko dituzte aipatu torneoan dabiltzan sakandarrak

Azaroaren 11n hasi zen Bio Racer Oiartzun Bike Pista Trofeoa. Zehazki, I. jardunaldia jokatu zen Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Gipuzkoako pistako txapelketa garrantzitsuena da hau. Tartean sakandarrak dabiltza lanean. Esaterako, lehen jardunaldi horretan Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria juniorra puntuazioan onena izan zen eta emakumezkoetan Bakarne Gonzalez altsasuarra (DC Road) scratchean lehena sailkatu zen.  

Aipatu txapelketako 2. jardunaldia larunbatean jokatu zen. Berriz ere Josu Etxeberria onena izan zen puntuazio proban; Burundako Quesos Albeniz taldeko Mateo Gonzalez 5.a sailkatu zen. Eliminazio probako A taldean laugarrena sailkatu zen Josu Etxeberria, eta Mateo Gonzalez 12.a izan zen. Bestalde, emakumezkoen japoniarr A txapelketan Bakarne Gonzalez bigarrena sailkatu zen, eta Joana Irastorza etxarriarra (CAF Transporting) 14.a. Emakumezkoen puntuazio A taldean Bakarne 5.a sailkatu zen eta Joana 13.a. Eta kadeteetan, scratcheko B taldean Martxel Etxeberria (Irabia Intersport) 6.a sailkatu zen eta puntuazioko B taldean laugarrena.

Liderrak
Juniorren sailkapen orokorrean Josu Etxeberria da lehena (59 puntu). Puntu bat gutxiago du Aritz Urrak (Ampo). Quesos Albenizko Mateo Gonzalez bederatzigarrena da (27 puntu). Kadeteen sailkapen orokorrean Martxel Etxeberria 14.a da 22 punturekin eta emakumezkoen sailkapen orokorrean Bakarne Gonzalez da liderra (60 puntu), Arantxa Garikano bigarrenari 4 puntu aterata.

Bio Racer Pista Sariak 9 jardunaldi ditu guztira. Hurrengo jardunaldia, hirugarrena, abenduaren 2an jokatuko da, Donostiako Belodromoan eta azken jardunaldia ilbeltzaren 21ean izanen da.