Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 8. jardunaldia jokatu da. Arakilgo Zaldua taldeari bikain joan zaio, 5 eta 2 irabazi baitzion Ageri taldeari. Elomendiko txapelketako sailkapena kontuan hartuz, Unziti taldea da liderra (19 puntu) eta Zaldua sailkapenean igo eta laugarrena da (13 puntu), partida bat gutxiagorekin, aurreko astean jokatu behar zuena atzeratu baitu.
Pello Garciaren domina
Asteburuan Elomendiren kontra ariko da Zaldua, Elon. Ildo honetan, gogoratu beharra dago Zaldua taldeko jokalari ohi eta delegatua den Pello Garciak Nafarroako Komunitateko Kirolaren Zilarrezko Domina jasoko duela, 30 urtez baino gehiagoz futbola sustatzeagatik. Zalduaren asteburuko gol festarekin, ederki ospatuko zuten Garciaren izendapena.