Bi gazta munduko onenen artean

Guaixe 2017ko aza. 21a, 19:35

Londresek Zaporeak azokaren barruan, 30. Munduko Gazten Txapelketa jokatu da. Hainbat kontinentetatik 3.001 gazta aurkeztu dira munduko gazta onenen lehiaketara. 250 epaile izan dira haiek dastatzen eta Idiazabal jatorri izendapeneko eta Artzain Gaztako 54 gaztandegik dominak jaso dituzte; horrek “euren kalitate handia kreditatzen du, eta izenaren eta nazioarteko mailako gure gazten izen ona zabaltzen laguntzen du".

Munduko Gazta Onenen domina jaso dutenen artean daude Arbizuko Araña-Etaiok egiten duten Juananeko Borda gazta, Idiazabal mailan brontzezko domina lortu duena. Eta Agurainen dagoen Julen Karasatorre etxarriarraren Naparbaso gazta, jatorrizko izendapenak babestutako gazten mailan brontzezko domina lortu dutena.