Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdia-Guillermo Mazo Memoriala, azken txanpan dago. Larunbatean txapelketako final laurdenetako partida bat jokatu zen Altsasun eta Aizkorbek (Umore Ona) 18 eta 12 irabazi zion Txoperenari (Oberena). Gainontzeko final laurdenetako partidak gaur jokatuko dira Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Tartean, Arbizuko Aldabide taldeko Olaetxeak Ariztegi (Txaruta) izango du aurkari. Ea sakandarrak aurrera egiten duen.
Txapelketako finalerdiak asteartean, azaroaren 28an jokatuko dira Lekunberrin, eta final handia abenduaren 3an, Iruñeko Labriten.
Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdiko final laurdenak:
Gaur, 18:00etan, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan
Olaetxea (Aldabide) – Ariztegi (Txaruta)
Apezetxea (Umore Ona) – Maia (Esteribar)
Telletxea (Erreka) – Arribillaga (Ardoi)
Beste final laurdenetako emaitza
Aizkorbe (Umore Ona) 18 – Txoperena (Oberena) 12