Erosketetarako ostiral eta larunbat beltzak

Guaixe 2017ko aza. 24a, 10:48

Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkarteko 18 establezimenduk denboraldiko produktuetan deskontu handiak eginen dituzte gaur eta bihar. Arropa eta osagarrien Etxarri Aranazko bi dendetan eta Altsasuko hamaseitan opatuko ditu deskontuak erosleak. Deskontu horiek ez dira ostiral beltzera mugatuko, bihar ere haietaz baliatzeko aukera izanen da. Eguberri erosketak Sakanan bertan egiteko aukera aparta izan daiteke biharkoa.