Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdian, Guillermo Mazo Memorialean, final laurdenetako hiru partida jokatu ziren atzo Lekunberrin. Tartean, Arbizuko Aldabide klubeko Olaetxeak Txarutako Ariztegi izan zuen aurkari. Tamalez, finalerdien atarian geratu da Olaetxea, Ariztegik 11 eta 18 irabazi baitzion. Ariztegik, Apezetxeak, Telletxeak eta Aizkorbek jokatuko dituzte finalerdiak, asteartean. Final handia Nafarroaren Egunean jokatuko da, abenduaren 3an, Labriten.
Nafarroako Gazteen mailako Lau t´erdiko final laurdenak:
Olaetxea (Aldabide) 11 – Ariztegi (Txaruta) 18
Apezetxea (Umore Ona) 18 – Maia (Esteribar) 15
Telletxea (Erreka) 18 – Arribillaga (Ardoi) 15
Aizkorbe (Umore Ona) 18 – Txoperena (Oberena) 12