Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak bueltan

Guaixe 2017ko aza. 24a, 10:23

Uharte Arakilek hartuko du, igandean, benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketen 2. Jardunaldia

Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean txikienak lanera itzuliko dira. Benjamin mailako Sakanako Futbol Topaketen 2. jardunaldia egonen da jokoan, etzi, Uharte Arakilen. Guztira 5 partida jokatuko dituzte Olaztiko, Altsasuko, Etxarriko eta Lakuntzako futbol taldeek.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Kimuen mailan Sakanako Futbol Topaketen lau jardunaldi jokatu dituzte dagoeneko. Asteburu honetan atseden jardunaldia dute.

Benjaminen Sakanako Futbol Topaketa
2. jardunaldia, igandean, Uharte Arakilen
10:00:    Altsasu A – Aralar Mendi
10:50:    Altsasu B – Etxarri Aranatz B
11:40:    Altsasu D – Etxarri Aranatz A
12:30:    Altsasu E – Lagun Artea B
13:20:    Sutegi – Lagun Artea A