Grabatzen!

Katrin Ginea 2017ko aza. 24a, 08:20

kolaboratzaileak

Sorkuntza prozesu guztiak ideia batetik hasten dira. Berdin du sorkuntza hori ze disziplina motatakoa den, pelikula bat, abesti bat, liburu bat, koadro bat, edozein arte disziplinetako bat edo egunero erabiltzen ditugun gailu guzti hoietako bat ere. Dena ideia batetik sortzen da, edo behar batetik ideia agertzen da eta hortik aurrera prozesu luze bat dator.
Ideia garrantzitsua da, noski, eta produktu finala are gehiago, baina ideia hori ez da produktu final on batetara iritsiko planifikazio eta koordinazio on bat ez baldin badago.
Ni gaurkoan ikus-entzunezko pieza gehienetarako balio duen prozesuaz arituko naiz, La Oreja de Van Gogh-en “Diciembre” bideoklipean oinarrituta.
Urtarrila da, eta TAOM produktorakoak nirekin harremanetan jartzen dira, esku artean duten lanaren berri emateko. Hauek lanez lepo daude eta nire eskuetan uzten dute ekoizpen prozesurik handiena. Ni iristerako idea, gidoia eta tratamendua besterik ez daude finkatuak. Bideokliparen kasuan, taldea edo diskografika jartzen da harremanetan produktorarekin, lana enkargatu eta gidoilariak gidoia idatziko du. Hau da dagoen bakarra.
Zuek ideia bat egiteko, bideokliparen gidoian suhiltzaileen egoitzean sute baten berri jasotzen dute eta sutearen tokira joan behar dute su hori itzaltzera. Erik laguntzaile moduan dudala, gidoiaren desglosearekin hasten gara. Sekuentziz sekuentzi ditugun behar guztiak identifikatzen ditugu.
Behin gidoia desglosatua dagoela, telefono eta email lanak hasten dira. Denbora handirik ez dut… Bilboko udaletxeko segurtasunekoekin hitzegin, hauek suhiltzaileen nagusiarekin harremanetan jar nazaten. Hauen egoitzean grabatu beharra daukagu, hauen kamio bat ere behar dugu, kamioia gidatuko duen suhiltzaile bat, eta hauek erabiltzen dituzten arropak ere, kasko eta guzti, noski.
Bailen kalean grabatuko dugu bideokliparen zati bat eta horretarako kaleak moztu behar ditugu eta zoru publikoan gure ekipamenduak jartzeko ere baimenak eskatu behar ditut. Grabazio momentuan ekipo tekniko guztia hor egongo gara, zuzendaria, kamera operadoreak, argi zuzendaria, laguntzaileak, makilatzen duena… eta nola ez, aktoreak, poliziak, DYAkoak eta 30 figuranteak, beraz denak ondo lotua behar du.
Postprodukzioan digitalki erreko den etxea ere sortu behar da. Bilboko Film Commisionaren bitartez Papelera edifizioan bikote gazte baten loft moduko etxetxoa sortu beharra daukagu. Paretak izango diren txapakumenak erosi, josi eta pintatu. Nere etxeko mueble erdiak hara eraman. Atrezzoko koadro, manta eta figurak erosi eta bertan ipini… Zuzendariak ikusten duenean, badirudi gustatzen zaiola. Duda batzuk ere baditu, baina duda hoiek justifikatzen dizkiot, zuzendaria lasai, eta denok kontentu.
Telefono dei eta email gehiago… polizia munizipalarekin, figurazioa daraman enpresarekin, DYArekin…
Katrin… erreko den edifizioa behar dugu, zoaz lokalizatzera… Zuzendariak zerbait berezia duen edifizio bat nahi du. Barrutik eta kanpotik grabatuko dugu. Falseatu egingo dugu. Kanpotik erakutsiko dugun edifizioa bat izango da eta barruko imaginak beste edifizio batean grabatuko ditugu. Beste bi baimen lortu beharko ditut. Barrutik grabatuko dugun eraikineko administratzaileak, hau Hollywood dela uste du. Tarteka zezenak diruditen jendearekin topo egitea tokatzen zaigu, bai.
Aktoreak! Aktorerik gabe ez dago bideoklip hau egiterik! Argazkiez baliatuz, hauekin harremanetan jarri, estiloa finkatu, orduak, garraioak… Beno, eta azkenik, grabazio egunak iristen dira. Dena lotua dago eta lasai egon beharko nuke, baina beti egoten da tripan nabaritzen dudan urduritasun punttu bat. Ezbeharrak askotan suertatzen dira, baina magoek bezala magia egin eta ezbeharrari soluzioa jartzea izaten da nire lana ere.
Bat, bi, hiru plano… eta zast grabazio azken egunean gaude!!! Dena bikain joan da eta nire tripako txingurriek ez dute hemen egoteko arrazoirik izan.
Hemendik aurrera editatzailearen lana izango da garrantzitsuena, honek muntaia egin eta efekto digitalak sartuko dizkio. Nik bitartean faktura guztiak hartu, txukundu eta karpetatxo batetan produktoreari pasatuko dizkiot.
Warnerrekoek ikusi dute bideoklipa eta badirudi gustatzen zaiela. Ondo egin dugu gure lana. Nire partetik lan honen emaitza ona izateko inplikatutako guztiei eskerrak ematea besterik ez zait geldituko.