Arakilgo Zalduarendako ona izan da Elomendiko Futbol Txapelketako azken jardunaldia. Elomendi taldeari 0 eta 1 irabazi zion Etxarrengo taldeak. Horrela, sailkapena estutu da eta Unziti da liderra (22 puntu), Bidezarra bigarrena (20 puntu), Ardoi-Poukas hirugarrena (19 puntu) eta Zaldua laugarrena (16 puntu). Hortaz, soilik 6 puntuko aldea dago lehen lau postuen artean.
Asteburuan Zalduak sailkapenean azkena den Modernillo izango du aurkari, Lekunberrin.