Rural Kutxa-Seguros RGA txirrindularitza talde profesionala eta amateurra asteburuan kontzentratuta egon dira Tuterako Bed4U hotelean. 2018ko talde profesionalean 21 txirrindulari ariko dira eta afizionatuen taldean beste horrenbeste. Hurrengo denboraldirako material berriak, plangintzak, egutegia eta beste errepasatu dituzte.
Amateur taldeari dagokienez, afizionatuen taldean sakandar bakarrak jarraituko du: Eneko Aramendia iturmendiarrak. Odei Juango lakuntzarrak ez du eskuadra berdean jarraituko. Talde gaztea da Rural Kutxa, tropel afizionatuan zeresan handia emango duena. Izan ere, talde sakandarra txirrindulari profesionalak trebatzeko talde kuttunetako bat da.
Rural Kutxa talde amateur sakandarra 2018
Andoni Lopez de Abetxuko (Araba), Joseba Otaola (Araba), Sergio Ginés (Valencia), Oier Lazkano (Araba), Pol Hervás (Barcelona), Arturo Grávalos (Zaragoza), Alex Caro (Araba), Iñigo Altuna (Gipuzkoa), Luis Mari Garikano (Gipuzkoa), Pablo Benito (Leon), Aitor Rodriguez (Araba), Eneko Aramendia (Iturmendi, Nafarroa), Xavier Cañellas (Illes Balears), Joel Nicolau (Girona), Javier Fuentes (Valencia), Jaume Sureda (Baleares), David González (Avila), Jorge Bueno (Zamora), Carlos Cobos (Salamanca), Antonio Gomez (Cordoba) eta Hailu Hailemelekot (Etiopia).