57an jaiotako Sakanako kintoek euren 60 urteak ospatu dituzte

Guaixe 2017ko aza. 30a, 14:46

Duela bost urte Sakanako 1957an jaiotako Sakana guztiko kinto batzuk elkartu eta festa ederraz gozatu zuten Etxarriko Aritzalko jatetxean. Euren 55. urteurrena ospatzeko elkartu ziren bezala, 60. urteurrenarekin gauza bera egitea erabaki zuten. Larunbatean izan zen hitzordua, Etxarri Aranatzen. 30 bat kinto elkartu ziren (Ihabar, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia). Sakana guztiko kintoak bildu zituen poteoa egin zen lehenik. Gero, Iturri Eder jatetxean bazkaldu zuten eta, han bertan, dantzaldia izan zen. 21:00etan mokaduren bat jateko aukera izan zuten eta ordu txikiak arte segitu zuten ospatzen animatuenek. Orain arteko bi edizioen antolakuntza bakaikuarren kontura izan badira, 65. urteurreneko ospakizuna lakuntzarrek antolatuko dute.