Asteburuan bi mendi lasterketatan aritu dira korrikalari sakandarrak. Batetik, Ezkioko mendi mistoa proba jokatu zen, binaka lehiatu beharreko proba. Paul Bereziartua eta Irene Loizatek osatutako bikoteak irabazi zuten proba (29:44). Sakana Bizirik taldeko Mikel Iriartek Aitana Gilekin osatu zuen bikoa eta podiumera igo ziren, hirugarrenak sartu baitziren helmugara (32:13). Ainhoa Markinez olaztiarra eta Egoitz Lasa idiazabaldarrak osatutako bikotea 25.a sailkatu zen (39:09).
Bestalde, igandean Burlatan jokatutako Erripagaina Urban Trailean bi distantzia zeuden aukeran. 13 km-ko lasterketan 87 korrikalari lehiatu ziren eta Xabier Zarranzek (53:39) irabazi zuen. Julen Lizarraga 12.a sartu zen (1:00:12). Eta 7 km-ko proban 143 korrikalariren artean Josu Galvez izan zen azkarrena (28:15). Jose Ignazio Otsoa 104.a sartu zen.