Azpeitira, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko aza. 30a, 10:36

Abenduaren 10erako irteera antolatu dute mendizaleek. Izena ematea zabalik dago

Abenduaren 10ean Azpeitian barna mendi irteera antolatu dute Sakanako Mendizaleak taldeko kideek. Autobusa Irurtzundik goizeko 7:00etan aterako da, Sakanako herrietan izena eman duten mendizaleak hartzeko. Izena eman nahi duenak ohiko tokietara joan behar du, herrietako mendi arduradunengana, edo, bestela, 639 11 76 31 telefonora hots egin.

Bestalde, gogoratu behar da abenduaren 17an Aralarko santutegiak Mendigoizaleen eguna hartuko duela. Bertara joateko gonbitea egin dute mendizale sakandarrek, Nafarroako mendizaleen topaketa bikaina baita.