Haur eta gaztetxo kantarien jaialdiek egoitzak zehazten

Guaixe 2017ko aza. 29a, 14:36

Euskaraz kantatzeko zaletasuna sustatzeko helburuz antolatzen dira Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiak. 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteek eman dezakete izena bakarka, binaka edo taldeka. Abestu, berriz, kantu zaharrak, berriak, haiek sortu edo moldatutakoak kanta ditzakete, dela a capella, zuzeneko musikak lagunduta edo karaoke moduan. Antolakuntzak dagoeneko aurreneko hiru jaialdiak non izanen diren jakinarazi du: Antsoainen (martxoaren 3an edo 10ean), Altsasun (martxoaren 17an) eta Oibarren (martxoaren 24an). Beste jaialdi bat egonen da oraindik zehaztu gabeko herriren batean. Eta, jakina, despedidako jaialdia.



Izena emateko


amadominguez@tafallaikastola.org