Nafarroaren eguna igandean da eta hori ospatzeko foru administrazioak doako 91 kontzertu antolatu ditu herrialdean barna. Emanaldi horietan Nafarroako 91 abesbatza eta musika banda ariko dira. Kontzertu guztiak 13:00etan hasiko dira, modu berean: Nafarroako himnoa interpretatuz. Sakanak iragarritako emanaldietako lau hartuko ditu: Irurtzunen Iruñeko Jesusen Bihotza parrokiako abesbatzak emanen du kontzertua, elizan; Lakuntzan Etxarri Aranazko abesbatza ariko da, kultur etxean; Altsasun Iruñeko Orfeoiak kantatuko du, Iortia kultur gunean eta, azkenik, Olatzagutian Erkudengo Ama abesbatza izanen da kantuan, kultur etxean.
Lakuntza
Alicia Armendariz Murilloren zuzendaritzapean ariko da Etxarri Aranazko abesbatza lakuntzan. Abesbatzak erlijio musikarekin batera, jazza edota euskal doinuez osatutako programa prestatu du.
Obra Egilea
Himno de las cortes Mold. V. Diaz.
De Profundis John August Pamintuan
Bogoroditse dievo Sergey Rachmaninov
Ave Maris stella Trond Kverno
Te llamaré Albert Alcaraz
Frozen (choral suite) Christophe Beck. Mold.: Roger Emerson.
Heim Árnadalr
Vuelie
Bare Necessitties Terry Gilkyson. Mold: Leonardo Wai
Akerra ikusi degu Jesus Guridi
Haritz adarrean-Katalin Julen Ezkurra
Segalariak Josu Elberdin
Kitolis Luis de Aranburu
Altsasu
Iruñeko Orfeoia Altsasura programa “eklektikoa” ekarriko duela jakinarazi du Igor Ijurra zuzendari etxarriarrak. Emanaldiak Euskal Herriko kantu tradizionalak, Ipar ameriketako folklorea, olerkari handien testuak dituzten doinuak, opera zatia, pop doinuen musika bertsioa eta Orfeoiak orkestrarekin interpretatzen duen oratorio zatiak emanen dituzte. “Lan intimistak badaude ere, festa egun baterako, festa egitaraua da”. Kontzertua “entzulea zain mantendu duen musika entsalada da, eta abesbatza-musikaren aniztasuna ezagutarazteko” aukera. Ohi bezala, egile nafarren obrak izanen dira orfeoiaren egitaraua. Oraingoan Lorenzo Ondarrarena eta Koldo Pastorrena. Orfeoia Diana Yerro pianojolearekin batera ariko da.
Obra Egilea
Himno de Navarra Mold: Valentín Ruiz López
Wohl mir, dass ich Jesum habe (Coral cantata 147) J.S. Bach
Cantique de Jean Racine G. Fauré
Bogoroditse (De las “Vísperas) S. Rachmaninov
Little innocent Lamb (Espiritual) Marshall Bartholomew
Izar ederrak Zornotzakoa. Josu Elberdin
Axuri Beltza Jaurreitako doinua. Arm: Lorenzo Ondarra
Negra sombra Juan Montes. Mol: P. Hope. Hitzak: Rosalia de Castro
Eperrak Herrikoia. Arm: Koldo Pastor
Va pensiero (Nabucco operakoa) Guiseppe Verdi
When I’m sixty four John Lennon-Paul McCartney
El Roncalés S. Ruiz de Luna. Mold: J.A. Huarte
Olatzagutia
Erkudengo Ama abesbatzak Olatzagutian euskal doinuekin batera, Hego Amerikakoak, angloxajoiak eta beste eskainiko ditu.
Obra Egilea
Nafarroako ereserkia Mold.: V. Diaz
Ojos claros serenos V. Ruiz
El mar J.L. Ansorena
Oh nuit J.P. Rameau
El breve espacio en que no estas Pablo Milanes. Mold.: E. Silva
Juramento E.Silva
Swing low W. Willis
Baldorba Benito Lertxundi. Mold.: L. Ondarra
Herribehera Benito Lertxundi. Mold.: L. Ondarra
Matalaz Benito Lertxundi. Mold.: L. Ondarra
Ilunabarra Mocoroa
Ama Birjina L. Ondarra
Oh happy day M&T Edwin R. Hawkins. Mold.: M. Thûrig
Mendirik mendi Salaberri