Igandean hasiko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Gure Pilota elkartearen eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin antolatutako XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoa. Txapelketa bi mailatan jokatuko da, gaztetxoen mailan eta helduen mailan. Gaztetxoen mailan pottokak, usoak, kattagorriak eta txitoak multzoak ariko dira lehian eta, helduen mailan, elite maila eta promozioa. Aipatzekoa da Sakanako Nesken Pala Torneoa puntako txapelketa dela eta egungo palista onenak lehiatzen direla bertan. Tartean daude hainbat sakandar, Yanira Aristorena, Olaia Eizagirre, Uxue Mendinueta, Izar Parot eta Anne Maiza, tartean.
Txapelketa ligaxkan erabakiko da. Lau jardunaldi izanen dira guztira, bat abenduko asteburu bakoitzeko. Partidak ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira, Arbizuko eta Etxarri Aranazko pilotalekuetan batez ere, baina beste herri batzuetan jokatzea ere aurreikusten da.
Helduen mailan, elite mailan eta promozioan, lau jardunaldi jokatuko dira ligaxkan, abenduaren 3an, 10ean, 17an eta 23an. Aurten ez da final aurrekorik izanen; ligaxkako lehen bi bikoteek jokatuko dute finala, abenduaren 31n, goizez.
Helduen mailako bikoteak
- Elite mailan: Yanira Aristorena – Maite Ruiz de Larramendi, Uxue Murillo – Leire Etxaniz, Miren Goikoetxea – Garazi Eizmendi eta Susana Muneta – Maddi Mendizabal.
- Promozio mailan: Garazi Suarez –Izar Parot, Miren Larrarte – Uxue Mendinueta, Irati Otaegi – Olaia Eizagirre eta Naroa Suarez – Anne Maiza
Txapelketako 1. jardunaldia
Abenduaren 3an, 11:00etan, Etxarri Aranatzen
Eliteak: Goikoetxea – Eizmendi / Murillo – Etxaniz
Promozioa: Otaegi – Eizagirre / Suarez I.a – Maiza
Eliteak: Aristorena – Ruiz de Larramendi / Muneta – Mendizabal (atzeratuta)
Txapelketako 2. jardunaldia
Abenduaren 10ean, 11:00etan, Olaztin
Promozioa: Suarez II.a – Parot / Larrarte – Mendinueta
Eliteak: Murillo – Etxaniz / Muneta – Mendizabal