XX. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketak baditu finalistak. Txapelketa urriaren 22an hasi zen eta, ordutik, astebururo astebururo txapelketako ligaxkak eta finalerdiak jokatu dira.
Iñigo Aritza ikastolak pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan, batetik pilota eskolak ematen urteak daramatza Ricardo Lopez de Sabandok, eta, horretaz gain, aipatu txapelketa antolatzen da. Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara bitarteko neska-mutilek parte hartu dute. Orain arteko partidak ikastolako frontoian jokatu dira, baina final handiak abenduaren 10ean jokatuko dira, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 17:00etan.
XX. Iñigo Aritza Txapelketako finalak
Abenduaren 10ean, 17:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan
LH3: Harri – Urko
LH4: Asier – Eñaut
LH5: Haizea – June
Xabier – Aimar
LH6: Patxi – Oier
DBH1: Arkaitz – Harri
DBH2: Irati – Olatz
Jon – Aimar
DBH3: Inar – Ekhi