Sakanako Futbol Topaketak: kimuak igandean eta benjaminak abenduaren 10ean

Guaixe 2017ko abe. 1a, 10:52

Kimuen mailako Sakanako Topaketen 5. jardunaldia igandean jokatuko da Olaztin eta Lakuntzak hartuko du, abenduaren 10ean, benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketen 3. jardunaldia


Kimuen mailako Sakanako Topaketen 5. jardunaldia igandean jokatuko da Olaztin eta Lakuntzak hartuko du, abenduaren 10ean, benjaminen mailako Sakanako Futbol Topaketen 3. jardunaldia

Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean, abenduaren 3an, Kimuen mailako 5. jardunaldia jokatuko da Olaztin. Guztira sei partida egonen dira jokoan. Benjaminak, aldiz, hurrengo igandean lehiatuko dira, abenduaren 10ean. Zehazki, benjaminek Sakanako Futbol Topaketen 3. jardunaldia izanen dute jokoan Lakuntzan. Kasu honetan ere guztira 5 partida jokatuko dituzte Olaztiko, Altsasuko, Etxarriko eta Lakuntzako futbol taldeek.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Kimuen Sakanako Futbol Topaketa
5. jardualdia, igandean, Olaztin
09:00:    Tipi Tapa – Sutegi 1
10:00:    Sutegi 2 – Urdiain 1
10:50:    Lagun Artea 2 – Tipi Tapa 2
11:40:    Lagun Artea – Urdiain 2
12:30:    Etxarri Aranatz – Kaixo
13:20:    Etxarri Aranatz 2 – Kaixo 2

Benjaminen Sakanako Futbol Topaketa
3. jardunaldia, abenduaren 10ean, Lakuntzan
10:00:    Aralar Mendi – Sutegi
10:50:    Lagun Artea A – Altsasu E
11:40:    Lagun Artea B – Altsasu D
12:30:    Etxarri Aranatz A – Altsasu B
13:20:    Etxarri Aranatz B – Altsasu A