Ibarreko zerbitzuen eta establezimenduen bilduma, etxean

Guaixe 2017ko abe. 1a, 09:10

Sakanako Gida etxez etxe 8.500 etxebizitzetan banatzen hasi berri dira. Paperezko bertsioak eta Internetekoak, www.guaixe.eus/gida Sakanan dagoen zerbitzu eta establezimendu eskaintza zabalaren berri ematen du

Etxean matxura izan duzula eta elektrikari bat behar duzula. Edo informatikari bat. Dendakoari telefonoz galdera egin nahi diozula. Edo beste establezimenduaren helbidea fisikoa edo sarekoa zein den jakin nahi duzula. Horiek dira Sakanako Gidaren egitekoa: informazio praktikoa ematea, egunerokoan baliagarria dena. Baina, irakurle, zuk etxean jaso ondoren bakarren bat gehiago emanen diozu, ziurrenik.

Guaixe fundazioaren argitalpena da Sakanako Gida, ibarreko denden, zerbitzuen, enpresen eta autonomoen informazio osatua eta eguneratua duena. Gida berak Sakanan dugun eskaintza zabalaren eta ugariaren berri ematen du ere. Bertako ekonomiaren oinarri zabala osatzen duten Sakanako Gidan agertzen diren zerbitzu eta establezimenduak. Haiek bizi diren heinean gure herriek bizia izanen dute eta sakandarrek ez dute lanera kanpora alde egin beharrik izanen.

Sakanako Gida etxera iritsiko zaigu hurrengo egunetan. Baina uneoro eskuragarri izan dezakezu Interneten, www.guaixe.eus/gida helbidean. Bietan bilaketa errazteko gida sailka eta azpisailka antolatuta dago. Interneten, gainera, establezimendu bakoitzak bere orria du eta han helbidea, telefonoa, e-posta eta haren web orriaren berri dago. Mapa batean haren kokapenaren berri ematen da ere.

Gida komertziala ez da Guaixe fundazioak Sakanan bizi eta lan leloa gauzatzeko aurrera daraman egitasmo bakarra. Bere hedabideen bidez ibarreko zerbitzu eta establezimenduei Sakanarako eta mundurako erakusleiho bat eskaintzen die. Gainera, 2012az geroztik BeleixeGuaixe txartela indarrean du. Horrek fundazioaren babesle diren 1.500 sakandarrei ibarreko 90 bat establezimenduetan abantailak eskaintzen dizkie.

Harremanetarako
Sakanako Gidaren bosgarren edizioan edo orain Interneteko bertsioan sartu nahi dutenek 948 564 275 telefonora hots egin edo publi@guaixe.eus edo publizitatea@guaixe.eus e-posta helbideetara idatz dezakete.