Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak eskaera zehatzarekin jo zuen Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilura (NNPEK) 2016ko akaberan: erabilera publikoko Urbasa-Andia mendiak Nafarroako Nekazaritzako Ekologikoaren Ekoizpen Ziurtagiria emateko. Martxoan bi erakundeek egindako bileran ideiaren balorazio positiboa egin zen.
Urbasa-Andiari ziurtagiri hori emateak kreditatuko du bere larreak Europako Batasunaren eta NNPEKen ildoei segituz kudeatzen direla. Kontseilua bera izanen da jarraipena eta kontrola eginen duena. Horrela, ekoizpen ekologikoa egiten duten abeltzainek mendiko larreak arazorik gabe erabiltzeko aukera izanen dute, ohiko ekoizpena egiten duten abeltzainendako mugarik ekarri gabe. Nafarroako Gobernuak neurri horrekin “ekoizpen ekologikoaren ildoei jarraituz, produktu bereiztua eta kalitatezkoa lortzeko erraztasunak” ematen ditu.
15.637 hektarea
Azalera hori du Urbasa-Andiak. Urtero, gutxi gorabehera, 27.000 ardi (17.000 latxa eta 10.000 rasa), 4.300 behi eta 3.300 behor larratzen dira mendian. 390 ustiategiko azienda da. Mendian apirilaren 15etik abenduaren 15era arte egoten dira. Normalean 4 eta 6 hilabete artean egoten dira.