Errigora kanpaina despeditu berri da eta Erriberako produktu gozoez betetako saskiak jasotzen ari dira eskaria egin dutenak. “Berriro ere egin dugu eta bosgarrenez. Kanpaina ederra burutu dugu eta emaitzak ere bikainak dira. Iazkoari eutsi eta 14.000 saski gehiago prestatu ditugu, herri lanean aurrera egiteko. 175.000€ gehiago lortu ditugu, euskaratik, euskaraz eta euskararentzat. Herritik eta herrirako” adierazi dute Errigorako arduradunek. Erriberako produktoreen produktuez betetzen dira saskiak, eta saskiak betetzeko eta bidaltzeko lanak auzolanez egin eta gero, zenbateko hori Erriberan lan egiten duen euskalgintzak jasotzen du.
Zubigintza leloa hartu du aurtengo Errigorak kanpainak. Errigora ekimenean hainbat helburuk bat egiten dute: Nafarroa hegoaldean euskarak tresna estrategiko berriak gauzatzea; merkaturatze bide berriak gauzatzea; ekoizpen-ekoizle berriak finkatzea; lurralde eta eremuen arteko harremanak
trinkotzea… Horretarako, zubigintza ere baden herri-lanari, auzolanari ekitera deitu dute Errigoratik. Udazkenean egiten duten Euskarari puzka kanpainarako 25 ekoizle batu zaizkie. Haien produktuekin beteko dituzte saski beltzak (Errigorako kutxa klasikoa) eta txuriak (berrikuntzak dituenak).
Sakanako eskaera | |||
Herria | Saski txuria | Saski beltza | Guztira |
Irurtzun | 16 | 23 | 39 |
Arbizu | 2 | 15 | 17 |
Bakaiku | 6 | 8 | 14 |
Ihabar | 0 | 1 | 1 |
Irañeta | 1 | 3 | 4 |
Iturmendi | 3 | 7 | 10 |
Lakuntza | 2 | 6 | 8 |
Etxarri Aranatz | 22 | 50 | 72 |
Olatzagutia | 3 | 4 | 7 |
Uharte Arakil | 6 | 11 | 17 |
Urdiain | 4 | 12 | 16 |
Altsasu | 31 | 54 | 85 |
Sakana | 96 | 194 | 290 |