XX. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa urriaren 22an hasi zen. Ordutik, astebururo txapelketako ligaxkak eta finalerdiak jokatu dira eta igandean final handien txanda izan zen. Burunda pilotalekuan jokatu ziren finalak.
Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara bitarteko neska-mutilek parte hartu dute txapelketan. Horrela, igandean 7 mailako finalak jokatu ziren, eta LH5 eta DBH2 mailetan bi final erabaki ziren: gizonezkoena eta emakumezkoena. Bukaeran sari emate ekitaldia izan zen.
Iñigo Aritza ikastolak pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan antolatzen da aipatu txapelketa. Ikastolan pilota eskolak ematen urteak daramatza Ricardo Lopez de Sabandok, eta, ikasitakoa praktikan jartzeko, aipatu txapelketa antolatzen da.
XX. Iñigo Aritza Txapelketako finalak
LH3: Harri Mitxelena 2 – Urko Lanza 18
LH4: Asier Zubiria 18 – Eñaut Gastesi 3
LH5: Haizea San Roman 18 – June Sanzol 15
Xabier Olaiz 9 – Aimar Igoa 18
LH6: Patxi Azpeitia 18 – Oier Mitxelena 16
DBH1: Arkaitz Agirretxe 18 – Harri Landa 7
DBH2: Irati Lumbreras 18 – Olatz Galartza 8
Jon Navarro 13 – Aimar Lezea 18
DBH3: Inhar Olabide 18 – Ekhi Olabide 14