Abenduaren 2an Arronizko I. Cross Traila jokatu zen, bi distantziatan: 7 km eta 14 km. Korrikalariek elurrari, izotzari eta sekulako hotzari egin behar izan zioten aurre. Lasterketak irudi politak utzi zituen, baina berez gogorra zen proba are gogorragoa bilakatu zen. Proba luzean, 14 km-koan, Ion Solak ez zuen aurkaririk izan (1:03:23). Eta emakumezkoetan Iratxe Garciak eta Maider Aregi irurtzundarrak lehia polita izan zuten. Azkenean Iratxe Garciak irabazi zuen (1:27:59), Maider Iragiri 39 segundo aterata (1:28:38). 7 km-ko proban Mikel Akerreta (32:39) eta Eider Delas (42:09) gailendu ziren.
Lopez eta Bergara 27.ak Zarautzen
Abenduaren 3an Zarauzko lasterketa mistoa jokatu zen, gizonezkoek eta emakumezkoek osatutako bikoteetan lehiatzeko proba. Guztira 538 bikotek lortu zuten proba bukatzea eta Abadiñoko Oihana Azkorbebetia eta Eneko Zarrabeitia izan ziren irabazleak (27:31). Dantzaleku Sakana klubeko Ginesa Lopez eta Peio Bergara 27.ak iritsi ziren helmugara (32:07).