Aralar Klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrietak lur gainean errepidean bezain ongi moldatzen dela erakusten ari da. Abenduaren 3an jokatutako Arrasateko Ziklokrosean kadeteen mailako txapelduna izan zen Uharte Arakilgo gaztea. Abenduaren 8an Zuian 32. San Andres Ziklokros Trofeoa jokatu zen eta kasu honetan ere erakustaldia eman zuen Arrietak, kadeteen mailan gailendu baitzen, 61 txirrindularien artean. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Iker Mintegi 12.a sailkatu zen. Eta igandean, Igorreko Ziklokrosean bigarrena sartu zen Igor Arrieta, Bici Aranda taldeko Roberto Galloren atzetik. Iker Mintegi 21.a sailkatu zen.