Sakanako Pilota Txapelketa aurrera

Guaixe 2017ko abenduaren 14a

Asteburuan makina bat partida jokatuko dira

Abenduko lehen asteburuan hasi zen XXX. Sakanako Pilota Txapelketa. Maila guztiak kontuan hartuta, guztira 112 pilotari lehiatuko dira, Sakanako ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza Pilota Elkartea eta Irurtzun kirol elkartea. Kategoriei dagokienez, 11 kategoriatan jokatzen ari da txapelketa: txikiak (4 biko), umeak 2 (5 biko), umeak 1 (4 biko), kimuak 2 (14 biko), kimuak 1 (9 biko), haurrak 2 (4 biko), haurrak 1 (3 biko), kadeteak 2 ( 3 biko), kadeteak 1 (2 biko), jubenilak (6 biko) eta nagusiak (2 biko). Txapelketako finalak ilbeltzaren 20an jokatuko dira, San Saastin festetan murgilduta egongo den Lakuntzan.

Asteburuko partidak
Ostiralean, Lakuntzan, 18:00etan, benjaminak eta kimuak:
Gurmindo-Sarazibar (Olaz) / Beloki-Oletxea (Irur)
Alegria-Alegria (Lak) / Apaolaza-Vergara (Lak)
Lanza-Marquez (Alts) / Lizarraga-Etxeberria (Irur)
Ollo-Lakuntza (Lak) / Etxabarri-Razkin (Arb)
Ducar-Razkin (Arb) / Zubiria-Jokin Olarra (Arb)
Escudero-Nagore (Irur) / Berastegi-Ganboa (Lak)

Ostiralean, Etxarrin, 18:30ean, jubenilak:
Otxoa-Berastegi (Etx) / Olaetxea-Araña (Etx)
Lima-Petriati (Etx) / Ansotegi-Gonzalez (Etx)
Araña-Lazkoz (Etx) / Beloki-Lizarraga (Etx)

Larunbatean Irurtzunen, 10:30ean, haurrak:
San Roman-Agirretxe (Alts) / Arretxe-Razkin (Ald)
Lezea-Gimenez (Ald) / Ortiz-Ezkurra (Irur)
Ziordia-Ziordia (Alts) / Garmendia-Imaz (Ald)

Larunbatean, Arbizun, 11:00etan, kimuak:
Miteku-Maren / Amado-Arretxe
Martiarena-markina / Aristizabal-Arretxe
Leiza.Gainzarain / Zabala-Apaolaza
Lizarraga-Manjon / Ioritz-Enaitz

Larunbatean, Altsasun, 11:00etan, kadeteak:
Olabide-Alegre / Gainzarain-Estanga