XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoa

Guaixe 2017ko abe. 14a, 09:24

Asteburuan 3. jardunaldia jokatuko da, Arbizun

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin antolatutako XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoa abenduaren lehen asteburuan hasi zen. Txapelketa bi mailatan jokatzen ari da, gaztetxoen mailan –pottokak, usoak, kattagorriak eta txitoak– eta helduen mailan –elite maila eta promozioa–. Sakanako txapelketa honetan emakumezkoen egungo palista onenak ari dira lehian. Tartean daude hainbat sakandar, Yanira Aristorena, Olaia Eizagirre, Uxue Mendinueta, Izar Parot eta Anne Maiza, tartean.  

Txapelketak lau jardunaldi ditu guztira, bat abenduko asteburu bakoitzeko, eta ligaxkan erabakiko da. Finalak abenduaren 31n jokatuko dira.

Pala Txapelketa. 3. jardunaldia
Abenduak 17, igandea, 10:00etan, Arbizun
Promozio maila:
Naroa Suarez-Anne Maiza / Miren Larrarte-Uxue Mendinueta
Garazi Suarez- Izar Parot / Irati Otaegi- Olaia Eizagirre
Elite maila:
Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi / Miren Goikoetxea- Garazi Eizmendi

Emaitzak
1.jardunaldia
Goikoetxea-Eizmendi 20 / Murillo-Etxaniz 30
Otaegi-Eizagirre 28 / Suarez I.-Maiza 30

2.jardunaldia
Suarez II.a-Parot 13 / Larrarte-Mendinueta 30
Murillo-Etxaniz 30 / Muneta-Mendizabal 22