Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Beleixe Irratian

Guaixe 2017ko abe. 15a, 09:06

Igande goizean, 11:00etatik aurrera, eta arratsaldean, 16:30etik aurrera, 107,3 FM edo www.guaixe.eus webgunean

17. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BEC eraikinean jokatuko da igandean. Zortzi bertsolari neurtuko dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. 14.600 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara.

Eta txartela eskuratu ezin izan dutenak Beleixe Irratiarekin sintonizatzeko aukera izanen dute. Izan ere, finala osorik FMren 107,3 dialean entzungai izanen da, edo, bestela, www.guaixe.eus bidez entzuteko aukera izanen da. Sakanako irrati euskaldunak Info 7 irratiarekin bat eginen du emanaldia eskaintzeko. Hala egin zuen ere lastailaren 14an, Eneko Lazkoz Martinez bertsolari etxarriarrak Tolosako final-laurdenekoan aritu zenean.